XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bost Erretore propio ta iru ordezko ezagutu zituan bere apaizgo urtetan Mutiloa'n.

Azkenekoa Jose Felix Amundarain, Zegamarra.

Bi utsune alditan bera ere izan zan Erretore ordezko.

Izan zituan beste kargu ta erri aundigoetara aldatzeko egokiera onak, baña aintzakotzat ere etzituan egundaño artu, eta antxen, larogei ta lau urte zituala milla ta zortzireun da ogei ta laugarren urtean, berak ainbeste maite zuan Mutiloa'ko Elizaren babesean eriotzaren azken loak artu zuan.

Iru-bat urte lenago, Segura'ko eskribau Jose Manuel Aramburu'ren aurrean egiña zan testamentua.

Azken-nai artan, Elizondo etxea bere baratzarekin Azkoiti-ko Jose Antonio Arrue'ri utzi zion, eta egun da geiago Meza, Mutiloa'n bertan, Arantzazu'n da Lazkao'n bere animaren alde ateratzeko, agindu zituan.

Buruz azkarra, jakinduri agirikoa, onbidetsua, etorri aundiko iztuna ta euskaltzale benetakoa, Gerriko Gipuzkoa guzian txit ezaguna ta maitea izandu zan.

Euskerazko, edo euskarazko, berak zionez, lan bat utzi zigun, bi liburuetan zatitua ta milla ta zortzireun da bostgarren urtean, gutxi gora bera antolatua: Cristau Dotrinaren Guztiaren esplicacioaren sayakera, ensayo gazteleraz, orobat berak zionez.

Baña, milla ta zortzireun da berrogei ta zortzigarren urte arte etzan argitaratu lan au.

Beraz, Gerriko'k etzuan ikusi moldezko letretan ez alegin guztiak egin etzitualako-baño.

Dirua bear eta nork aurreratu ezin iñon arkitu; baimena bein da berriz eskatu ta, beti itxaropen onak, baña beñere eltzen ez; dirua ta baimena erdi-eskuratutakoan berriz, lan guzia erderara aldatzeko agindua....

Betiko kontuak!.

Orrela jarraitu zituan Don Jose Inazio gizarajoak bere azken urteak.

Ta, nolakoa ote degu bada bere lan au?.

Orixe'k orain ogeita zortzi bat urte inguru, Euskal Esnalean argitaratu zuan Euskal-Literaturaren Edesti laburrean, aitatu ere ez du egiten.

Berdin Azkue'k bere Morfologia Vasca-n, baña, egia esan, onek bere Iztegi ezagunean ezartzen ditu lan ortatik aukeratutako adibide bat edo beste.

Aitzitik, ikusi dezute Ekuskiza euskaltzaiñak antziñako dozenerdibat euskalidazle onenetakoen artean ipintzen duala Gerriko.

Ta Luis Elizalde, euskaltzaiña berau ere, oraindik urrutirago dijoakigu.

Gauza jakiña da, alegia, Elizalde'k etzituela oso gogoko euskalidazle zar edo klasikoak.

Bere aburuz, eskribatzalle aien eskuetan, euskera bizirik gabeko gauza astun bat baizik-edo ez omen zan-da.

Baña, alaz guziaz ere entzun, baña ondo entzun ordea, Sayakera'ren Egilleaz diona: (...).